Gure iparraldeko herrietan, laborantzak presentzia handia badu oraindik. Euskal Herriko instalazio kopurua Frantziako Estatu mailan gorenetarikoa da.
Laborantza ganberak hainbat herritan egindako inkesten arabera, askok duda handiak dituzte berreskuratzeari buruz, kasik etxaldeetako laborarien erdiek 55 urte baino gehiago dituztelakoan.
Kezka handia da, Iparraldeko laborantza sareak ekonomia oso bat biziarazteko aukera ematen baitu (ingurumenaren mantentzea, materialen salmenta, salmenta zuzena, eraikinen eraikuntza...).
Ipar Euskal Herrian gehiago ziren laborariak, ofizialeak eta giza eskalako ekoizpen industria, eta badirudi ekoizpen sektore horrek leku gutiago hartzen duela hirugarren sektoreko eta zerbitzuko lanbideen alde.
Sortze kopurua jaisten ari dela eta, belaunaldien berritzea ez da egiten, kezkatzekoa badela segur da...
Anitz gaztek maiz ikasketa luzeak egiten dituzte eta bidaiatzeko enbeia dute lanean hasi aitzin. Soldatapeko lanbideek erakartzen dituzte, baina betan bizitza pribatuaren eta lanaren arteko orekari garrantzia ematen diote.
Alta, gure gazteek atxikimendu handia dute beren herriarekin, gazte denboran eraikitzen dute lotura soziala, besta komiteetan parte hartuz, kirola eginez edo bizilekutik hurbil duten beste edozein aktibitate eginez. Komunitate bereko kide izatearen sentimendua sorrarazten du horrek.
Laborantzak agian gure seme-alabak ukanen ditu berreskurapenerako, baina ber denboran aitzineko lanbidean zentzu guti atzematen duten gazteak erakartzen hasia da.
Errazena gure seme-alabek etxaldearen segida hartzea bada ere, dugun egoeran, pentsatu beharrekoa litzateke familiatik kanpo diren pertsonei harrera egitea. Euskal Herriko kulturan desafio bat da.
Laborantza politika bat beharko litzateke gizatasunez epe luzerako proiektu bat izan dadin. Gure lurraldeak bizirik jarrai dezan...