Motor gidari bat hil da Miarritzen

Cascais etorbidean gertatu da istripua. Gidariak karrikako argi bat jo du, eta sokorri zerbitzuek ezin izan dute salbatu.

Baionako ospitaleko larrialdi zerbitzua. GUILLAUME FAUVEAU
Baionako ospitaleko larrialdi zerbitzua. GUILLAUME FAUVEAU
2026ko uztailaren 28a
15:32
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bart gauerdian 25 urteko gizon batek bizia galdu du Miarritzen (Lapurdi), motoan zihoala bide bazterreko argi bat jota. Cascais etorbidean gertatu da istripua, eta, sokorri zerbitzukoak fite bertaratu badira ere, ezin izan dute salbatu gidaria. Frantziako Poliziak inkesta bat abiatu du istripuaren nondik norakoak jakiteko.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA