MARTTA IRIGOIEN

Urrun eta hurbil, denak bat

2025eko maiatzaren 9a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaztetan, ene anaia Ameriketako Estatu Batuetara joan zen eskolako ikastaro baten egitera. Bertan, egun batez, Idahoko euskal besta batera joan zen. Harriturik egon zen, euskaraz aritu baitzen hango jendeekin. Horrez gain, pilotan, dantzan eta musean aritu ziren. Aldi berean, euskal amerikar horietaz hurbil —hizkuntza, erroak— eta urrun —geografikoki, kulturalki— sentitu zen. 

Eni ere gertatu zait Basauriko, Erriberriko edo Beskoitzeko batzuekin hurbil eta urrun sentitzea. Hizkuntza partekatzen bai, baina nabaritu dut erreferentzia eta herria ikusteko manera ezberdinak ukaiten ahal ditugula. 

Egun batez, sekula independentzia lortzen baldin badugu, erran gabe doa hizkuntza faktore ezinbestekoa izanen dela: horrek gaitu batzen. 

Haratago, zer gobernantza mota nahiko dugu? Frantses eta espainol erreferentziak ongi ezagutzen ditugu eta gure ikusteko maneretan eragina badute. Baina gure aberria sortzen baldin badugu, Europako estatu horien ereduak errepikatu nahiko ote ditugu? Demokrazia mota hori nahiko ote dugu? 

Hizkuntzaren inguruan gure komunitate sentimendua garatuz eta nazio sentimendua azkartuz sortuko dugulakoan gure izaera islatzen duen herria, doakion gobernantzarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.