Arratzu-Urdaibai lasterketarekin, bihar hasiko da Euskal Mendizale Federazioak antolatutako mendi lasterketen Euskal Kopa. Arratzuko udaletxearen paretik 09:30ean abiatuko dira 450 lasterkari, eta 30 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik. Ibilbidea gorabehera handikoa da: Ereñozar, Iluntzar eta Arrola igoko dituzte; 4.000 metroko desnibela, guztira. Sei ordu dituzte lasterkariek ibilbidea osatzeko.
2011ko Euskal Kopa beste bost probek osatuko dute: Bidarraiko Lasterketak, maiatzaren 22an; Orozko Haranak, ekainaren 5ean; Lezamako Mugetatik lasterketak, abuztuaren 28an; Olatzagutia-Urbasak, irailaren 24an; eta Zumarraga-Urretxuko Goierri Garaiak, urriaren 16an. Puntu batuketak erabakiko ditu garaileak.
Mendia
Bihar abiatuko da lasterketen Euskal Kopa, Arratzu-Urdaibai probarekin
Lasterkariak 09:30ean irtengo dira Arratzuko Loiola auzotik, eta 30 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu