Emakumeen lehen ibilaldi neurtua egingo dute urriaren 19an Gipuzkoan

Gipuzkoako Mendizale Federazioak, Urdaburu Mendizale Elkartearen laguntzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, emakumeentzako lehen Ibilaldi neurtua antolatu du.

16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago ibilaldia. IDOIA ZABALETA / FOKU
16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago ibilaldia. IDOIA ZABALETA / FOKU
ramon olasagasti
2025eko irailaren 22a
15:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

2024ko urtarrilean onartu zuen Gipuzkoako Mendizale Federazioak Berdintasun Plana, «federazioaren eremu guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiteko konpromiso argiarekin», planaren sarreran jasotzen denez. Hala dio sarrerako testuak: «Tradizioz, mendizaletasuna eremu maskulinoa izan da, eta emakumeak ez dira bertara erraz iritsi. Gainera, genero bakoitzari sozialki esleitutako estereotipoek eta rolek baldintzatu eta mugatu egin dute emakumeen parte hartzea».

Konpromiso horri erantzunez eratu zen Berdintasun Kontseilua, gehienbat emakume mendizaleek osatuta. Gerozko, hilabeteetan lanean ari da lantalde hori, plana bera gauzatzeko eta berdintasunerantz urratsak egiten jarraitzeko. Egitasmo horietako bat izango da emakumeei soilik zuzendutako lehen ibilaldi neurtua, urriaren 19an.

Informazioa

  • Irteera: 09:00etatik 09:30era.
  • Non: Urdaburu Mendizale Elkartean (Juan de Olazabal Kalea, 23. Errenteria, Gipuzkoa).
  • Izen ematea: Galdetegi hau bete behar da.
  • Prezioa: urriaren 15era arte 5 euro; egunean bertan 10 euro.
  • Partaideak: 16 urtetik gorako emakumeak.
  • Ibilbidea: 12 kilometro (330 m+). Zirkularra: Urdaburu Mendizale elkartea, Pontika auzoa, Beraun auzoa, Kutarro, Bizarain, Aitzetako Txabalako Trikuharria, Txirrita Maleo, Pontika, Koldo Mitxelena Plaza, Biteri kalea, Urdaburu Mendizale elkartea.
  • Jan-edana: Bukatu ondoren elkartean janaria eta edaria egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.