Mendia

Europako canicross txapelketa irabazi du Leire Fernandezek

Errenteriako hamabost urteko neskak 'Harpo' txakurrarekin lortu du junior mailako garaipena, Suitzan

Ainhoa Lendinez
2013ko urriaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Leire Fernandez Abete (Errenteria, 1998) mendiko korrikalaria denboraldi bikaina egiten ari da canicrossean. Iragan asteburuan Mont de Coeuve-n (Suitza) izan zen Espainiako Federazioarekin, Europako Canicross Txapelketan lehiatzeko. Errenteriako gaztea faboritoa zen, eta ez zuen hutsik egin: Harpo txakurrarekin bera izan zen azkarrena helmugan, junior mailan.

Mont de Coeuvekoa bi eguneko txapelketa izan zen, eta Leire Fernandez bi jardunaldietan nagusitu zen. Alde handia atera zion gainera —lau ordu— bigarren sailkatuari, Ineke Deriemacker belgikarrari.

Canicrossean ez eze, mendiko lasterketetan ere bikain dabil Leire Fernandez. Azken lasterketa Araia-Aratzeko kilometro bertikala izan zuen, eta han ere aho zabalik utzi zituen ikusleak eta adituak. Garaipena lortzeaz gain, minutu baten aldea atera zien Aitziber Ibarbia eta Izaskun Zubizarreta espezialistei. Hurrengo proba bihar bertan izango du Leire Fernandezek, Gorbeia Suzien mendi lasterketan (30 kilometro eta 2.000 metroko desnibel positiboa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.