Irrintzi bat Euskal Herriaren erdigunetik

Urriaren 12an eginiko txangoaren laburpen bideoa ondu eta zabaldu dute antolatzaileek. Aritz Gorostiaga da egilea.

2025eko urriaren 20a
13:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Urriaren 12an egin zen Euskal Herriaren erdigunerako ibilaldia, Euskal Herriko Mendi Biltzarrak eta Sakana aldeko mendi taldeek eta elkarteek antolatuta. Aritz Gorostiagak bideo hau ondu du, eguna zer izan zen laburtzeko. Eguraldi paregabea lagun, Senosiaindik, Irañetako bordatik eta beste zenbait lekutatik igo ziren mendizaleak Olibesarioko saroira. Han, gure lurraldearen erdigunetik hainbat aldarri aireratu zituzten: batasuna, mendiari lotutako herri bizi eta anitz baten aldeko aldarria, lurrarekiko errespetuaren eta askatasunaren aldekoa, Euskal Herri osoko mendizale guztiak batzen dituen Euskal Herriko Mendi Biltzarraren aldekoa, Palestinaren eta euskal selekzioaren aldekoa...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.