Gerizpean. Irudia. Lanestosa
MENDIZ MENDI, SELEKZIOAREN ALDE
Zortzi egunez mendian gora eta behera ibiliko dira hainbat lagun, Euskal Herriko lurraldeak zeharkatuz, euskal selekzioa aldarrikatzen. Izan ere, 13. mendi martxa antolatu du ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak. Atzo abiatu ziren, Lanestosatik (Bizkaia), eta datorren larunbatean amaituko dute mendi martxa, Irunen (Gipuzkoa). Egunean hogei bat kilometro egingo dituzte parte hartzaileek. Gaur, Ambasaguasetik Turtziozera (Bizkaia) joango dira, eta 19:00etan ekitaldia egingo dute herriko alkatearekin; jarraian, trikipoteoa eta afaria izango dira, frontoian. Egunero, mendi martxaren jarraipena egingo da www.berriketan.info orrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu