Mendia

Sestao Alpinok irabazi du kluben arteko Euskadiko txapelketa

EMFren azken proba ofiziala izan da Urretxu Zumarragan jokaturiko Goierri Garaia Mendi Lasterketa

2012ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Goierri Garaia 5. Mendi Lasterketan erabaki da aurtengo kluben arteko Euskadiko txapelduna zein den. Igandean jokatu zen Urretxu eta Zumarragako inguruetan, eta, aurten ere, Sestao Alpinoko korrikalariak izan dira indartsuenak. Talde sestaoarretik lau kide sartu ziren lehenengo zazpi postuen artean. Kirolak Gasteiz eta Gaikar-Zortzietako izan ziren bigarren eta hirugarren klubak, hurrenez hurren.

Antolatzaileek proposaturiko ibilbideak 23 kilometro luze zen, eta 1.500 metroko desnibela zuen. Izazpi eta Irimoko gailurretatik pasatzen zen, eta, oso teknikoa izan ez bazen ere, bi gailurretarako bideen aldapa malkartsuek eta aurreko egunetan botatako euriteek sortutako lokatzak asko gogortu zuten jardunaldia. 200 lasterkari inguruk parte hartu zuten proban, baina horietatik 171k lortu zuten helmugara iristea.

Kluben arteko lasterketa izan arren, korrikalari bakoitza bere lana osatzera joan zen. Horrela, Aritz Egea eta Uxue Fraile izan ziren Goierri Garaiako azkarrenak. 01.46.45 behar izan zituen Egeak ibilbidea bukatzeko; Frailek, berriz, 02.17.59. Pedro Jose Hernandezek eta Juanjo Igarzabalek bete zuten podiuma gizonezkoetan eta Nerea Amilibiak eta Silvia Triguerosek emakumezkoetan.

Sestao Alpinok ondo biribildu du denboraldia aurten ere; kluben arteko Euskadiko txapelketa bigarrenez irabazteaz gain, urriaren 7an Vall D´Uixon jokatutako Espainiako Txapelketa ere irabazi baitzuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.