Mendia. Espedizioak. Irudiak.
ZIZTU BIZIAN, HEGAN
«Hegan egiten ari gara!». Halaxe laburbildu dute azken egunetako ibilia Alberto Iñurrategik, Mikel Zabalzak eta Juan Vallejok. Groenlandia hegotik iparrera zeharkatzeko bidean helmuga gero eta gertuago dute. Asteazkenean, esaterako, 11 orduko ibilian eta haizearen laguntzarekin, 265 kilometro osatu zituzten, orain arteko kopururik handiena. 500 kilometro baino gutxiago falta dituzte Thule herrira iristeko, eta astebeteko epea aurreikusi dute.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu