Eskalada

Egino: 'Goxo-goxo' bidea

Eginoko eskalada-eskolako biderik errazena da. Eskalada-autobabestuan hasitako eskalatzaileek praktikatzeko bide ederra izan daiteke, arrailez josia dagoelako.

p019 f02 (1)
p019 i01 (3)
  • Herrialdea: Araba
  • Zailtasuna: Ertaina
  • Iraupena: 1 ordu.
  • Estekak: Ibilbidea
Xabier Mujika.
2023ko urtarrilaren 10a
09:00

Hainbat luzeko eskalada bideak eskalatzen hasi bazara edo haurrekin mota honetako bide bat eskalatu nahi baduzu, Goxo-goxo da Eginoko (Araba) eskalada eskolako biderik errazena. Bidea rappel eginez jaitsi behar denez, goiz-pasa edo arratsalde-pasa baterako ere bide ederra izan daiteke.

Lehen luzea, 25 metro, 4a. Helduleku oneko hormatxo bertikal bat eskalatu, eta, zuhaitz baten ondotik pasatu ostean, eskuinera jo, eta beste hormatxo bat eskalatuko dugu, eta erlaitz eroso batean dagoen ibilgunera iritsiko gara.

Bigarren luzea, 30 metro, 4a. Bilgunetik ezkerraldera atera, eta helduleku oneko hormatxo bat eskalatuko dugu. Bigarren hormatxo bat eskalatu ondoren (aurrekoa baino tenteagoa), zuhaitz batzuen artetik jarraituko dugu, eta bilgunera iritsiko gara.

Hirugarren luzea, 25 metro, 4b. Bilgunetik ezkerrera eskalatzen hasiko gara, horma bertikal batekin topo egin arte. Haren eskuinean kokatuz, bidearen pasagunerik zailena eskalatuko dugu, helduleku oneko diedro bertikal baten azpian kokatuz. Diedroa eskalatuta, bilgunera iritsiko gara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.