Kirol eskalada

Elur Arteaga hirugarren Espainiako Kopako lehen proban

Tolosarra 18 urtez azpikoetan igo da podiumera. Maila nagusian, Ainhize Belar bosgarren izan da, eta Haizea Oses seigarren. Maria Benach kataluniarra eta Javier Cano extremadurarra nagusitu dira Kopako lehen proban.

Elur Arteaga Getafeko probako une batean. JAVI PEC / FEDME
ramon olasagasti
2023ko irailaren 13a
17:29
Entzun

Kirol eskaladako Espainiako Kopako lehen proba jokatu zen joan den larunbatean eta igandean Getafen (Madril), zailtasuneko modalitatean, eta hainbat euskal eskalatzaile lehiatu ziren bertan. Proba Indoorwall rokodromoan jokatu zen, Espainiako Federazioak (FEDME), B3Sportainment enpresak eta Indoorwall rokodromoak berak antolatuta. Guztira, 218 partaide izan ziren Getafen, 172 gazteen mailan (14, 16 eta 18 urtez azpikoetan) eta 46 maila absolutuan (17 neska eta 29 mutil).

Euskal ordezkariak ere ugari izan ziren Getafen, eta haietako hainbat finaletan sartu ziren, baina emaitzak, oro har, apalak izan ziren. Nabarmentzekoa Elur Arteagak 18 urtez azpikoetan lortutako hirugarren postua. Tolosarra nabarmen ari da gora egiten, eta lehiaketan ere erakusten ari da maila hori. 18 urtez azpikoen maila berean, laugarren izan zen Garazi Uriarte.

Maila nagusian, Ainhize Belar bosgarren izan zen, eta Haizea Oses seigarren. Belarrek sailkapeneko fase bikaina osatu zuen larunbatean, hirugarren onena izan zen atarikoan, baina finalean 2 puntura geratu zen. Maila nagusi horretan, Maria Benach kataluniarrak irabazi zuen proba. Mutilen maila absolutuan, Iñaki Arantzamendi zortzigarren izan zen, Javier Cano extremadurarrak irabazitako proban.

Gazteen artean, 14 urtez azpikoetan, Eñaut Uson seigarren izan zen. 16 urtez azpikoetan, Maddi Agirre laugarren, eta Ines Allende eta Udane Mujika seigarren eta zazpigarren, hurrenez hurren. Eta 18 urtez azpikoetan, mutiletan, Manex Iñurrategi bosgarren izan zen.

Getafeko emaitza guztiak, Espainiako Federazioaren esteka honetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.