Kataluniako prozesu subiranista

'The Guardian': Katalunia, "independentziarako prest"

Luke Stobart irakaslearen artikulu baten arabera, joan den asteko atentatuez eginiko kudeaketak erakusten du Katalunia prest dagoela estatu independente gisa aritzeko.

2017ko abuztuaren 25a
19:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Birkbeck Collegeko Ekonomia Politikoko irakaslea da Stobart, eta argi dio The Guardian egunkarian argitaratutako artikuluan: "Kataluniak terroreari emandako erantzunak erakusten du prest dagoela independentziarako".

Beste leku batzuetako atentatuez bestera, Stobartek nabarmendu du "ezohiko" faktorea dagoela Kataluniakoan: "Jomugan zegoen lurraldea sezesiora eraman dezakeen eztabaida nazional baten erdigunean dago".

Egileak begiratu bat eman die azken egunetan izandako hainbat eztabaidari; besteak beste, gogorarazi du mossoek kudeatu dutela egoera, eta horiek Europoletik kanpo utzi dituela Espainiako Gobernuak.

Halaber, goretsi egin du Bartzelonako herritarren erantzun "duina", eta azpimarratu gaur-gaurkoz "politikoki zailagoa" dela erreferendumaren aurkako erantzun "autoritario" bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.