Bi pelikulak egin dute distira gehien Oscar sarien 86. banaketan; 12 Years a Slave-k eta Gravity-k. Lehenak irabazi du film onenaren aurtengo Oscar saria, eta bigarrenak eskuratu du sari gehien. Hamar izendapen zituen Gravity-k; beraz, sari gutxik egin diote ihes: zuzendari onena (Alfonso Cuaron), muntatze, argazki zuzendari, musika, soinu muntatze, soinu nahasketa eta efektu berezien sariak eskuratu ditu Gravity-k.
Matthew McConaugheyk irabazi du gizonezko aktore onenaren saria, Dallas Buyers Club filman eginiko lanagatik, eta Cate Blanchettek emakumezko aktore onenarena, Blue Jasmine-rengatik.
12 Years a Slave
[Youtube]http://youtu.be/z02Ie8wKKRg[/Youtube]
Steve McQueen britainiar zuzendariarena da filma, eta Oscarretarako faboritoa zen. Txalotua eta kritikatua izan da 1853ko AEBetako esklabotasuna gordin erakusteagatik. “Ikusteko pelikula zaila” dela nabarmendu dute batzuek. McQueenek, hain zuzen, Solomon Northup 1850eko hamarkadako esklaboaren bizitza kontatzen du. Chiwetel Ejioforrek jokatu du haren rola, eta aurrenekoz da hautagaia Oscarra irabazteko; kasu honetan, aktore onenaren mailan.
Beste kategoriak
Taldeko emakumezko aktorerik onena: Lupita Nyong'o (12 Years a Slave).
Taldeko gizonezko aktorerik onena: Jared Leto (Dallas Buyers Club).
Ingelesez besteko filmik onena: La grande bellezza.
Jatorrizko gidoirik onena: Her.
Egokituriko gidoirik onena: 12 Years a Slave.
Argazki zuzendaririk onena: Gravity.
Dokumentalik onena: 20 Feet From Stardom.
Animazioko filmik onena: Frozen.
Jatorrizko kantarik onena: Let It Go (Frozen).
Musikarik onena: Gravity.
Film laburrik onena: Helium.
Dokumental laburrik onena: The Lady In Number 6.
Animazioko film laburrik onena: Mr. Hublot.
Zuzendaritza artistikorik onena: The Great Gatsby.
Muntatzerik onena: Gravity.
Soinu muntatzerik onena: Gravity.
Soinu nahasketarik onena: Gravity.
Efektu berezirik onenak: Gravity.
Jantzirik onenak: The Great Gatsby.
Makillajerik onena: Dallas Buyers Club.