Gutxienez, 1.500 lagun hil direla ziurtatu dute Pakistango autoritateek, montzoi euriek lur asko urpean hartu ostean. Orain, milaka herritar giza laguntza iristeko zain dago. Gaisotasunak hedatzeko arriskua handia da.
Pakistango ipar-mendebaldean gertatu dira uholderik handienak, Khyber-Pakhtunkhwa izeneko eskualdean. Hala ere, uholdeak beste eskualde batzuetan gertatzeko arriskua handia da. Diotenez, Indo izeneko ibaia zenbait lekutan hasi da gainezka egiten, eta lur eremu asko ari da hartzen urpean, iturri ofizialek adierazi dutenez.
Zahid Bunairi Khyber-Pakhtunkhwa eskualdeko ministroak adierazi duenez, hondamendia "handia da, 1929koa baino handiagoa". Eta esan du "herritar xumeentzako kolpe gogorra" dela, eta beharrezkoa dela laguntza "lehenbailehen" iristea. Gaineratu du herriak "segituan" berreraiki behar direla, azpiegitura asko "birrindu" direlako. 36 zubi birrindu dira gutxienez.
Pakistan
1.500 lagun hil dira dagoeneko uholdeetan
Milaka herritar laguntza noiz iritsiko zain dago. Autoritateek gaisotasunak zabaltzeko arriskuaz oharrarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu