Erabakitzeko eskubidearen aldeko elkarteak 155. artikuluaren aplikazioa aztertu eta hari buruz hausnartzeko saioan parte hartzeko gonbita egin die Madrilgo eragileei. Elkartearen esanetan, beharrezkoa da artikuluaren ezarpen "arbitrarioaz" eta "interesatuaz" herritarrekin eztabaidatzea. Ohartarazi duenez, Kataluniaren kontrako "auzi orokorra" abiatu du Espainiako Estatuak, "estatuko herritar guztientzako ondorioak" dituena.
Hala, legelari adituen hitzaldiak antolatu ditu ostiralerako, 19:00etan, Anselmo Lorenzo fundazioan. Hizlari izango dira Eva Pons Bartzelonako Unibertsitateko konstituzio zuzenbideko katadraduna, Begoña Lalana Asociacion Libre de Abogados (Abokatuen Elkarte Librea) plataformako abokatua eta Javier Alvarez Carlos III unibertsitateko zuzenbide penaleko katedraduna.
Elkarte antolatzaileak adierazi du "demokrazia parte hartzailea", "erabakitzeko eskubidea aitortuko duten prozesu konstituziogileak" eta "78ko erregimena amaitzeko aldaketa politiko eta sozialak" defenditzen jarraituko duela.