166 urteko espetxe zigorra kurdueraz argitaratzeagatik

Azadiya Welateko zuzendari Vedat Kursuni hamabi urteko kartzela zigorra jarri diote PKKko kide dela ebatzita, eta 154 urtekoa propaganda delituengatik. Egunkaria ixten duten bakoitzean beste izen batekin argitaratzen dute. (Kronika biharko BERRIAn).

2010eko maiatzaren 13a
18:44
Entzun
Vedat Kursun Azadiya Welat egunkari kurduaren zuzendariak zigor luzea bete beharko du, Diyarbakirgo kriminal arloko 5. aretoak hala erabaki duelako: 166 urteko kartzela zigorrari egin beharko dio aurre; 12 urte PKK Kurdistango Langileen Alderdiko kide dela ebatzi dutelako, eta 154 propaganda delituak egin dituelako. Kurdu gehienek irakurtzen duten egunkarian, Abdula Ocalan PKKko buruzagiari Ocalan jauna deitzea, gerrillari hitza erabiltzea edo terrorista hitza ez erabiltzeko borondatea izatea dira propoaganda delituak, auzitegiaren arabera.

Martxoaren 27an berriz ere abian jarri zuten iAzadiya Welat egunkaria, hilabete itxita izan ondoren. Egun bakar bat iraun zuen zabalik, biharamunean berriz hilabete baterako ixteko agindua jaso baitzuten. Ixten duten bakoitzean beste izen batekin kaleratzen dute egunkaria, baina bidean egunkariko kide asko jipoitzen, atxilotzen eta epaitzen dituzte.

Bedri Adanir zuzendari izandakoa Diyarbakirgo espetxean dago epaiketaren zain. 70 urteko kartzela zigorra eskatzen dute haren kontra. Metin Atalas egunkariaren banatzailea hiritik kanpo eraman eta jipoitu egin zuten. Apirilaren 3an etxeko lorategian urkatuta agertu zen, baina senideek ez dute sinesten suizidioa izan zela. Ali Bilen banatzailea ere jipoitu zuten, eta mehatxatuta dago. Emine Demir Azadiya argitaratzailea ez dago espetxean, baina 100 urte baino gehiagoko zigo eskaera dauka. Ozan Kilinc zuzendari ohiari, berriz, 21 urteko kartzela zigorra eskatu zioten, baina erbesteratzea lortu zuen. Adierazpen askatasunak Turkian duen prezioa ordaindu behar dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.