Katalunia

17 urteko espetxe-zigorra ezarri diete bi gazteri kalean bizi zen emakume bat erretzeagatik

Kutxa automatiko batean zegoen lotan emakumea, Ricard Pinillak eta Oriol Planak adingabeko batekin batera eraso ziotenean. Maltzurkeriaz egindako hilketa egotzi die epaimahaiak.

2008ko azaroaren 11
12:58
Entzun
Bartzelonako Auzitegiko hamargarren atalak 17 urteko kartzela-zigorra ezarri die Ricard Pinilla eta Oriol Plana gazteei —adingabeko batekin batera— kutxazain batean lo egiten ari zen emakumea erretzeagatik. Epaiak maltzurkeriaz egindako hilketagatik eta kutxazainean sortutako kalteengatik kondenatu ditu bi gazteak.

Tribunalak biktimaren amari eta alabari 46.000 euroko kalteordainak ordaintzea ezarri die Planari eta Pinillari. La Caixari 26.719 euro ordaintzea agindu diete, kutxazainean sortutako kalteengatik. Adingabea zortzi urteko zigorra betetzen ari da adingabekoentzako zentro batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.