munDUA

21 zibil eta lau polizia hil dituzte Afganistanen

Bonba-autoa lehertu dute herrialdeko ekialdean.

2009ko uztailaren 9a
17:46
Entzun 00:00:0000:00:00
Afganistan ekialdean gaur egindako atentatuan gutxienez 21 zibil eta lau polizia hil dituzte. Bonba-autoa lehertarazi dute Logar eskualdean, Mohammad Aghan -Kabul hiriburutik 30 kilometrora dago-.

Iturri ofizialen arabera, autoa errepide bazterrean propio iraulita zegoen, eta poliziak eta zibilak ikustera joan direnean lehertu dute atentatuaren egileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.