23 rohingya hil dira zihoazen ontzia irauli ostean
DHAKA. Rohingya etniako 23 pertsona hil ziren atzo, zihoazen ontzia irauli ostean. Beste 40 desagertuta daude. Ontzia Bangladeshera bidean zela gertatu da ezbeharra, Myanmartik ihesi zihoazela. Ehunka mila dira Myanmarko armadaren erasoetatik ihes egin duten rohingyak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu