26 hildako eta ia 50 zauritu islamisten eta Libiako indarren arteko borrokan

2016ko azaroaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BENGAZI. 26 hildako eta ia 50 zauritu izan dira Bengazin (Libia) azken 48 orduetan, milizia islamisten eta Tobrukeko Parlamentuaren aldeko indarren artean izandako borroken ondorioz. Hiriko Gandufa auzoan hainbat familia bizi dira islamisten menpean, urik eta argindarrik gabe. Gaddafi hil eta bost urtera, Tripoliko eta Tobrukeko gobernuak borrokan ari dira herrialdeko boterea lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.