mundua

300 preso inguru hil dira Hondurasko kartzela batean sutea izan ondoren

Comayagua hiriko kartzelan izan da sutea. 853 preso zeuden kartzelan, Nazioarteko Giza Eskubideen mandatariaren arabera. Oraindik ez dago hildakoen datu zehatzik; uste da desagertuta daudenetako batzuk ihes egitea lortu dutela.

2012ko otsailaren 15a
19:02
Entzun

300 preso inguru hil dira Hondurasko kartzela batean sutea izan ondoren. Comayagua hiriko kartzelan izan da sutea, Ramon Custodio Nazioarteko Giza Eskubideen mandatariaren arabera. Oraindik ez dago hildakoen datu zehatzik; uste da desagertuta daudenetako batzuk ihes egitea lortu dutela.

Goizaldean piztu da sua, 04:55ean (Hondurasen 22:55ak ziren), eta inguruko ospitaleetara "hamarnaka zauritu" eraman dituzte. 

Custodioren arabera, 853 preso zeuden kartzelan, eta horrek "kartzelaren edukiera gainditzen" duela azaldu du. 

Kartzela kanpoaldean istiluak izaten ari dira herritarren eta segurtasun indarren artean.

Porfirio Lobo Hondurasko presidenteak kargutik kendu ditu espetxeko arduradunak.




 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.