Komoreak irlako hiriburuan lurreratzetik gertu zen hegazkin bat itsasora erori da bart, Indiko ozeanoan, 153 lagun zeramatzala. Bost urteko neskatoa da oraingoz bizirik dagoen bidaiari bakarra. Bilatze lanetan jarraitzen dute, eta dagoeneko zazpi gorpu aurkitu dituzte. Moroni hiriburutik 30 kilometrora zegoen ezbeharra jazo denean.
Yemendik irten du Airbus 310-300 hegazkinak. Hara, Paristik iritsi zen, eta Bernard Kouchner Frantziako Gobernuko Atzerri ministroak jakinarazi du 66 frantziar zihoazela. Frantziako Garraio idazkariak adierazi du itsasora erori den hegazkinari 2007an "hainbat akats" atzeman zizkiotela eta horregatik ez zutela Frantziako hegaldiak egiteko erabiltzen.
Yemengo aire arduradunek esan dute ekaitza zegoela istripuaren unean.
MunDUA
5 urteko neskatoa da oraingoz Komoreak irlako hegazkin istriputik bizirik atera den lagun bakarra
153 bidaiari zeramatzan hegazkinak eta Komoreak irla inguruan erori da, Moroni hiriburutik 30 kilometrora; Yemendik irten zuen. Zazpi gorpu aurkitu dituzte orain arteko bilatze lanetan. Frantziako Gobernuak jakinarazi du bere herrialdeko 66 lagun zihoazela hegazkinean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu