Mohamed Sultan Egiptoko anbulantzi zerbitzuen zuzendariak adierazi duenez, 51 dira dagoeneko armadaren eta islamisten artean gaur izandako istiluen ondorioz hildakoak. Horrez gain, 435 zauritu ere izan direla baieztatu du, eta horietatik 14 jada etxean direla. Sultanek ziurtatu duenez, zauri guztiak bala eta perdigoi tiroen ondorioz izan dira.
Armadak, berriz, Guardia Errepublikanoaren egoitzan su armak eta bonbak zituzten ezezagunek eginiko erasoak jasan dituztela adierazi du, eta horrek armadaren erreakzioa eragin duela.
Hani Abdulatif barren ministroak eta armadako buru Ahmed Alik esan dute bi polizia eta armadako ofizial bat daudela hildakoen artean.