Iran

90 bat pertsona hil dira Iranen, erregaia zeraman kamioi batek su hartuta

Ezbehar handia gertatu zen atzo gauean Iran hego-ekialdeko errepide batean: erregaia zeraman kamioi batek autobus bat jo zuen, lehertu egin zen, eta suteak beste ibilgailu asko harrapatu zituen. Ondorioz, 80 lagun hil dira, gutxienez, eta 84 bat dira zaurituak.

2004ko ekainaren 25a
17:22
Entzun 00:00:0000:00:00
Zahedan probintzian gertatu da istripua, eta hango gobernadoreak agertu duenez, gutxienez sei autobus eta bost kamioi harrapatu zituen suteak. Biktimetako asko oraindik ez dituzte identifikatu, guztiz kiskalita baitaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.