Aljeria

Abassi Madani eta Ali Belhadj, buruzagi aljeriar islamistak aske utzi dituzte

FIS Salbaziorako Fronte Islamikoa erakundeko bi buruzagi historiko aske utzi dituzte gaur goizaldean hamabi urteko espetxe zigorra bete eta gero. Abassi Madani eta Ali Belhadj 1991an espetxeratu zituzten, urte horretan "Estatuaren segurtasuna zalantzan jarri zuen greba bat" antolatzeagatik.

2003ko uztailaren 2a
18:51
Entzun
Abassi Madani 72 urteko buruzagi aljeriar islamista gaur goizaldean irten da poliziaren babespean bizi zen Aljerko etxetik. Madaniren senideen arabera, Madani ahul dago hainbeste urte preso egon eta gero, "baina bere ideien alde borrokan jarraitzeko asmoa" duela esan du aske uzti duten momentuan. Ali Belhadj, 47 urteko buruzagi islamista, berriz, ordu batzuk lehenago atera da Blidako presondegi militarretik. FISenjarraitzaile ugari bildu dira kartzelaren atarian Belhadj agurtzera, baina inguruetan zeuden poliziek eragotzi egin diete.

Salbaziorako Fronte Islamikoa erakundeak 1991. urtean Aljeriako hauteskundeen lehen itzulia nagusitasunez irabazi zuten, baina emaitza horiek baliogabetu egin zituen boterean geratu zen kupula militarrak, izan ere, egun batzuk lehenago Chadli Benjedidpresidenteak dimititu egin baitzuen. Horren ondorioz, talde islamista armatu ugari borrokan hasi ziren eta hildako ugari egon ziren.

Bi buruzagi islamistei politika eta gizarte mailako erakundeetan parte hartzeko debekua jarri die Aljeriako Justiziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.