ALJERIA

Abioi batek lurra jo eta gutxienez 12 lagun hil eta bost zauritu dira

AGENTZIAK
ALJER
2003ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Aljer hegoaldeko Bufarik eskualdea abioi istripu baten lekuko izan zen atzo. Gutxienez 12 pertsona hil eta beste bost larri zauritu ziren Hercules C-130 motako abioi militar bat etxebizitza bloke baten kontra erortzean. Eskifaiako lau kideak istripuan hil ziren.

Erreskate taldeak airekoaren kutxa beltza aurkitu nahian dabiltza, eta agintariek, bitartean, ez dute jakinaraziko ezbeharraren arrazoiak zein izan diren. Era berean, hegazkinak jotako etxebizitzetako hondakinen artean bizirik egon daitekeen jendea bilatzen ziharduten atzo erreskate taldeetako hainbat kidek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.