Txile

Abortua hiru kasutan baimentzea onartu du Txileko Senatuak

Lege proposamenak aurrera eginez gero, bortxaketa egon denean, umekiak bizi itxaropenik ez duenean eta amaren bizitza arriskuan denean abortatu ahalko litzateke. Diputatuen Ganberak onartu behar du orain neurria.

Abortuaren aldeko protesta bat, artxiboko irudi batean. CLAUDIO BUENO, EFE
2017ko uztailaren 19a
11:19
Entzun

Gaur egun, oraindik, abortua legez kanpokoa da Txilen. Ordea, Michelle Bachelet presidenteak hura kasu batzuetan baimendu ahal izateko lege proposamena egina da. Senatuan eztabaidatu eta onartu zuten bart hura. Diputatuen Ganberak berretsi behar du orain, proposamena lege bihurtu ahal izateko.

Senatuko langa gainditu bazuen ere, Bacheleten proposamenak oztopo handiak gainditu behar izan ditu. Horren froga da Senatuan neurriaren kontra emandako botoak. Amaren bizitza arrriskuan denean abortatzeko aukera izatearen alde agertu ziren 20 senatari, eta aurka 14; umekiak osasun arazoak dituenean haurdunaldia eteteko eskubidea defendatu zuten 19k, eta kontra egin zuten 14k. Adierazgarriena, ordea, bortxaketaren gaineko bozketa izan zen. 18 senatari agertu ziren halakoetan abortua baimentzearen alde, eta 16 aurka.

Augusto Pinocheten diktadura garaian debekatu zuten abortua, 1989ko irailean, argudiatuz "medikuntzaren aurrerapenak" kontuan hartuta ezin zela "zuzenetsi". Abortatzen ahalegintzen direnek hiru eta bost urte arteko kartzela jaso dezakete, eta hiru urte artekoa laguntzen dietenek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.