Emakumeen kontrako indarkeria

Abuztu hasieratik 200 andrazkotik gora bortxatu dituzte Darfurreko errefuxiatu eremu batean

Sudango Darfur eskualdeko paramilitarrek errefuxiatuen kontra sexu indarkeria erabiltzen dutela salatu du Erreskaterako Nazioarteko Batzordea elkartasun erakundeak. Darfur eskualdeko Kalma errefuxiatu eremuan gertatutakoa da horren adibide gordinetako bat: hilaren hasieratik 200 emakumetik gora bortxatu dituzte.

2006ko abuztuaren 24a
16:47
Entzun 00:00:0000:00:00
Oro har, Darfurreko egoera gero eta bortitzagoa dela ohartarazi du gobernuz kanpoko erakunde horrek, eta emakumeen kontrako erasoak horren adibide direla adierazi dute. Erasotzaileak zeintzuk diren ez dute argi eta garbi esan, baina Sudango Gobernuaren aldeko janjauid milizietako kideak direla iradoki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.