Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalaren ustez, zantzu nabarmenak daude pentsatzeko AEBek Afganistanen gerra krimenak egin zituztela. Hagako Auzitegiak «ikerketa zabala» egin du, eta gutxienez 88 tortura kasu identifikatu ditu. Horietatik, 61 AEBetako indar armatuek egin zituzten, eta 27 CIA Inteligentzia Agentzia Zentraleko poliziek. Tratu txarrak AEBen atxilotze zentro sekretuetan gertatzen zirela ondorioztatu du auzitegiak; gehienak, 2003 eta 2004 artean, baina kasu batzuetan 2014ra arte jarraitu zuten halako praktikekin. Ikerketa berean, Afganistango Gobernuak eta talibanek ere antzeko delituak egin zituztela iradokitzen du Hagak. Dena den, erabakitzeko dauka oraindik gaiari buruzko ikerketa formala abiatzen duen.
Nazioarteko Zigor Auzitegia 2003. urtean sortu zuten, munduko gatazketan gertatzen ziren gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak ikertzeko. Paradoxikoki, Mendebaldekoak ez diren gobernu ugarik sinatu dute —hala nola Afganistangoak—, baina ez du hala egin AEBetakoak.
AEBak, gerra krimenengatik ikerketapean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu