Mundua

AEBek 38 pertsona hil dituzte Pakistanen, talibanen aurkako eraso batean

Misilek talibanen babesleku bat zuten jomuga, eta batek zerbitzugune bat jo du.

2011ko martxoaren 17a
16:37
Entzun

AEBek Pakistango talibanak erasotu dute gaur misilekin, eta Express telebista kateak jakinarazi duenez, 38 pertsona hil ditu. Afganistango mugatik gertu egin dute erasoa AEBek, eta gidaririk gabeko hegazkinekin egin du. Express telebista katearen arabera, hildakoen kopurua handia da misiletako batek zerbitzugune bat jo duelako.

Iaz antzeko 118 eraso burutu zituzten AEBek Warizistan iparraldean. Eskualde horretan Pakistango eta Afganistango talibanak eta islamistak babesten direla argudiatu dute AEBek. Horregatik Afganistango gerran Pakistanek laguntzea derrigorrezkoa ikusten dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.