AEBek esan dute Irani erasotzeko arriskua gero eta handiagoa dela

Frantzia esku hartze militarraren aurka azaldu da, «programa nuklearra baino okerragoa» bailitzateke

Erredakzioa
2011ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Txinaren eta Errusiaren babesa nahi du Barack Obama AEBetako presidenteak Irani eraso egiteko, eta haiei presio egiteko asmoz, herrialdean esku hartze militarra hasteko probabilitatea gero eta handiagoa dela aditzera eman du. «Helburu bera dugu, eta gatazka konpontzeko bidea aurkituko dugu hiruron artean», azaldu du. Frantziako Atzerri ministro Alain Juppek, ordea, oso kritiko azaldu da erasoaren inguruan, eta programa nuklearrak mundua arriskuan jartzen duela onartu badu ere, esku hartze militarra «are okerragoa» litzatekeela ohartarazi du.

Europako Batasunak ere, zailtasunak ditu Irango auziari erantzun bateratu bat emateko. Suediak eta Alemaniak, Frantziak bezalaxe, elkarrizketaren eta diplomaziaren bideak erabiltzeko eskatu dute; lehenaren aburuz, ez dago erantzun militarra inola ere zuritzerik, eta zigor ekonomikoak hartzea «saihetsezina» dela deritzo Alemaniak. Erresuma Batua, baina, AEBekin eta Israelekin bat, erasotzeko prest azaldu da, eta, horregatik, haren aurkako neurriak hartzeko aukera aztertzen ari da Teheran. Europatik kanpo ere batasuna erakutsi diote Irani, eta Fidel Castrok IAEAren txostena «gehiegizkoa» dela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.