iraken okupazioa

AEBek Faluja bonbardatu dute berriro, eta bost lagun hil

Faluja gauero bonbardatu dute AEBek azken astebetean. Gaur ezta gutxiagorako izan, eta hegazkin estatubatuarrek intentsitate handiz bonbardatu dituzte hiri horretako leku batzuk. Gaur, gainera bost irakiar hil dituzte bonbardaketa horretan. Esan dutenez "etsaiaren defentsa postu bat" suntsitzea lortu dute gaurkoan. Bestalde Iskandarija hirian eztanda handi bat izan da, eta hildakoak badirela esan dute telebista kateek. Ez dute zehaztu hildakoak zenbat diren.

2004ko azaroaren 4a
16:59
Entzun
Al Kedaren Irakeko buru Abu Musab al Zarqaui Falujan ezkutatuta dagoela uste dute AEBek. Bere bila dabiltzela esanda, egunero Faluja bonbardatzen dute, eta esan dutenez, haren bi defentsa gune suntsititu dituzte gaur. Gainera, bost irakiarhil dituzte, haietako bat adin txikiko haurra.

Lekukoek esan dutenez, gaurko bonbardaketak orain arteko gogorrenak izan dira. Izan ere, azken aldian egunero bonbardatzen dute Faluja. Horregaitik, orain apenas bizi den inor han, jende guztiak hanka egin baitu, bonben beldur. Anbulantziak ere ez dira zaurituak jasotzera ateratzen, beldurrez.

Eztanda Iskandarijan

Gaur goizean eztanda handi bat izan daIskandarijan, Bagdadetik hegoaldera. Hildakoak badirela esan dute, zenbat diren zehaztu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.