AEB

AEBek inoiz baino arma gehiago saldu zuten iaz

AEBek 53.000 milioi euroren etekinak lortu dituzte 2011n atzerrira saldutako armekin, 'The New York Times' egunkariak zabaldu duenez. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak eta Oman izan dira hartzaile nagusiak. 

Berria.info
2012ko abuztuaren 27a
13:29
Entzun

Arma merkataritzak inoizko etekinik handienak ekarri dizkie AEBei 2011. urtean; 53.000 milioi euroren irabaziekin. The New York Times egunkariak zabaldu duenez atzerrira saldutako arma kopuruak nabarmenki gora egin zuen iaz. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak eta Oman izan dira hartzaile nagusiak, hedabide horren arabera. AEBek esportatzen dute munduko armen merkatuaren %78. Errusia dago bigarren postuan. Iaz, 3.800 milioi euro irabazi zituen. 

2010ean 17.100 milioi euro inguru lortu zituzten AEBek, eta 2009an, 24.700 milioi euro. Munduko krisi ekonomikoak salmenten beheraka ekarri duen arren, Iranen programa nuklearrak sortutako tentsioek armen salerosketa areagotu dutela adierazten du egunkari estatubatuarrak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.