Mundua

AEBek zortzi lagun hil dituzte Pakistanen, eskola baten kontra misilak botata

Azkeneko hilabeetan antzeko erasoak egin dituzte Pakistango iparraldean, Al Kaedako buruetakoak bertan daudelakoan.

2008ko urriaren 23a
10:57
Entzun 00:00:0000:00:00
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) armdako hegazkinek bi misil bota dituzte gaur Pakistanen eskola koraniko baten kontra, eta zortzi lagun hil dituzte. Danday Darpakhel herrian izan da erasoa, Pakistango iparraldean, bertan Yalaludin Haqqani buruzagi integristak egoitza duelakoan.

Irailean antzeko erasoa jaso zuten han, eta hamabi lagun zendu ziren. AEBek Pakistango iparraldean azkeneko hilabeteetan dozena bat eraso egin dituzte, Al Kaedako buruetakoak bertan daudela uste dutela-eta.

Pakistango Parlamentuak aste honetan bertako Gobernuari eskatu dio ez dezala onartu kanpoko esku-hartzerik, baita kanpo harremanetarako politika propioa izan dezala ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.