Kuba

AEBekin negoziatzeko prest agertu da Raul Castro

Kubako Barne eta Defentsa ministro Raul Castrok azaldu duenez, prest dago AEBekin negoziatzeko, beti ere "errespetuan, eta injerentziarik gabe". Bere anaia Fidel Castroren urtebetetzea ospatzeko desfilearen aurretik egin ditu adierazpenok. Urteak bete dituena ez da izan desfilean.

2006ko abenduaren 2a
18:52
Entzun
Fidel Castroren 80. urteurrena ospatzeko ekitaldietako azkena gaur ospatu da, baina Castro ez da han izan. Castrok berak barkamena eskatu zuen gaurko desfilean ez zuelako parte hartuko. Nolanahi ere, agertu egingo dela zabaldu da azken orduetan. Euskal Herrian 13:30 direnean hasi da desfilea, eta Castro ez da han izan.

Desfilea hasi aurretik honakoa esan du Raul Castrok: "Prest gaude negoziazio mahaian AEBekin ditugun desberdintasunak konpontzen saiatzeko". Negoziaketa hori emango bada, Washingtonek Kubaren "herri izaera" onartu beharko duela ohartarazi du, "bere independentzian itzalik onartzen ez duen herria". Gainera, negoziaketetarako lau oinarri zehaztu ditu: "berdintasuna, elkarrekikotasuna, injerentziarik eza, eta elkarrekiko errespetua".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.