Fiskal nagusiaren bulegoaren kontrako atentatuan, esaterako, gutxienez bost pertsona zauritu dira, eta AEBen enbaxadaren aurkakoan beste bat.
Israelgo enbaxadaren aurkako erasoan, berriz, gutxienez bi lagun hil dira. Uzbekistango segurtasun indarretako arduradunek adierazi dute hildako biak uzbekistandarrak direla, eta Israelgo irrati publikoak zabaldu du zenduetako bat segurtasun guarda bat dela, Uzbekistangoa.
Islamisten kontrako epaiarekin batera
Gaurko atentatu horiek ekintzaile islamistak direlakoan hamabost pertsonari egin zaien epaiketarekin izan dezakete lotura. Izan ere, hamabostak errudun direla ebatzi berri du tribunal batek, eta litekeena da heriotzera zigortzea.
Nazioartekoa
AEBen eta Israelen enbaxadak erasotu dituzte Uzbekistanen; bi lagun hil dira, gutxienez
Hiru atentatu egin dituzte Tashkenten, Uzbekistango hiriburuan: bat, AEBetako enbaxadaren aurka, bestea Israelgoaren kontra, eta, hirugarrena, fiskal nagusiaren bulegoaren aurka. Nazioarteko albiste agentziek zabaldu dutenez, suizidak izan dira eraso horien egileak, eta lehergailuak eztandarazi dituzte egoitza horien atarietan. Gutxienez, bi hildako utzi dituzte atentatuek —biak Israelgo enbaxadaren aurkako erasoan—, eta hainbat zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu