Iraken okupazioa

AEBetako bi soldadu eta lau erreboltari hil dira Irak mendebaldean, borroketan

AEBetako Armadako bi kide eta lau erreboltari hil ziren atzo Irak mendebaldean, Jordaniako mugatik hurbil, elkarren arteko borroketan, Estatu Batuetako iturri militarrek jakinarazi dutenez. Iraken inbasioa hasi zenetik, gutxienez 1.978 soldadu estatubatuar hil dira.

2005eko urriaren 18a
10:40
Entzun 00:00:0000:00:00
Aipatu iturrien arabera, Rutba herriaren inguruan gertatu ziren borrokak, Irak hiriburutik 370 bat kilometro mendebaldera. Bi soldaduak arma arinen tiroek harrapatuta hil zirela argitu dute AEBetako iturri militarrek, eta enfrentamendu horretan lau erreboltari hil zituztela, eta hainbat arma atzeman zizkietela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.