ValueClick Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) enpresari 2,9 milioi dolarreko (1,8 milioi euro) isuna jarri diote 'zabor mezuak' bidali eta horren bidez diru iturriak bilatzeagatik, Komertzioaren Batzorde Federalak gaur jakinarazi duenez. Interneten iragarkiak jartzeko negozioa du ValueClick-ek. Orain arte horregatik jarritako isunik handiena da.
Komertzioaren Batzorde Federalak dioenez, kontsumitzaileei helbide elektronikoz "opariak doan" eskaintzen zizkien enpresa hark, "haiek enpresaren Internet atarietara erakarri asmoz". Kontsumitzaile horiek opariak jasotzeko, ordea, zerbitzu batzuk ordaindu behar zituzten: satelite bidezko telebista kateetan izena eman behar zuten, autoak erosteko maileguak hartu...
ValueClick-ek, gainera, ez zituen bere bezeroen datu finantzeroak "behar bezala" gorde, betiere Komertzioaren Batzorde Federalaren arabera.
Bestetik, Robert Solowayren kontrako 26 urteko kartzela zigorra eskatu dute, 'zabor mezuen' bidez iruzur egitea egotzita. Iaz atxilotu zuten hura, 26 urte ditu eta AEBetakoa da.
Internet
AEBetako enpresa bati 1,8 milioi euroko isuna jarri diote 'zabor mezuen' bidez diru iturriak bilatzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu