Irak

AEBetako konboi militar bat erasotu dute Faluja hiriaren kanpoaldean

Irakeko zenbait irratik jakitera eman dutenez, Ameriketako Estatu Batuetako konboi militar bat erosotu dute gaur goizaldean Faluja hiriaren kanpoaldean, Bagdadetik mendebaldera. Lehenengo albisteek ez dute zehaztu erasoan hildakorik izan den.

2004ko apirilaren 1a
11:47
Entzun 00:00:0000:00:00
Irakeko erresistentziak atzo Falujan okupazio indarren aurka egindako erasoen ondorioz, hiriko sarbide guztiak itxi dituzte AEBtako soldaduek. AEBtako Irakeko administradore Paul Bremerrek adierazi duenez, "erasotzaileak ez dira zigor gabe geldituko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.