Irakeko gerraren ondorena

AEBko bi militar hil dituzte mina bat lehertzean

AEBko bi militar hil dira Bagdadeko iparraldean tankeen aurkako mina bat lehertzean. Abrams motako blindatu baten inguruan patruilatzen ari zirela gertatu dira heriotzak. Korazatuaren zati bat suntsiturik geratu da. Hirugarren militar bat zauritua suertatu da eraso berean eta Alemaniako ospital militarrera eraman dute.

2003ko urriaren 29a
14:38
Entzun 00:00:0000:00:00
Amerikako Estatu Batuetako(AEBko) bi militar hil dituzte Bagdadeko iparraldean tankeen aurkako mina bat lehertzean. Abrams motako blindatu baten inguruan patruilatzen ari zirela gertatu dira heriotzak. Korazatuaren zati bat suntsiturik geratu da. Hirugarren militar bat zauritua suertatu da eraso berberean eta Alemaniako ospital militarrera eraman dute.

AEBk maiatzaren 1ean guda amaitu zela esan zuenetik deuseztu duten lehen Abrams akorazatua izan da hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.