Afganistanen gutxienez 25 zibil hil dituzte nazioarteko tropek, bonbardaketa batean

Helmand probintzian gutxienez bederatzi emakume eta hiru ume hil dituzte

2007ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
T alibanen aurka azken egunotan deramatzaten erasoetan zibilak hiltzen jarraitzen dute, ISAF Afganistanen Segurtasuna Bermatzen Laguntzeko Indarrak eta Ameriketako Estatu Batuek zuzendutako nazioarte koalizio militarrak.Afganistan hegoaldeko Helmand probintzian herenegun gauean ISAFek airez eginiko eraso batean, gutxienez 25 zibil hil zituzten, tartean bederatzi emakume eta hiru ume. Bonbardaketa horretan, 20 taliban hil zituztela ziurtatu dute ISAFek buruzagiek.

Hego-ekialdeko Uruzgan probintzian, berriz, nazioarte koalizio militarrean partaide diren Herbeheretako soldaduek taliban gerrillari islamistako bi erlijioburu hil zituzten. Lekukoek ziurtatu dute, denera, 30 eta 70 zibil bitartean hil direla azken egunotako borroketan.

Helmandeko probintzian gertatutakoISAFen oldar egiteak Gereshk hiriburutik 15 kilometrora kokatua den De Adam Khan herria izan zuen jomuga. ISAFeko bozeramaile John Thomasek azaldu zuen, nazioarteko tropen patruila baten aurkako eraso bati ihardukita, gerra hegazkinek bonbardatu zutela talibanak gerizatzeko erabili zuten etxe bat. Probintziako Poliziaren buru Mohammad Hassanek azaldu zuen, hiru etxe gutxienez txiki-txiki eginda geratu zirela bonbardaketaren ondorioz.

«ISAFeko hegazkinek bizpahiru etxe bonbadartu dituzte eta hauetan bizi ziren 25 herritar hil, hauen artean bederatzi emakume eta hiru ume bazirelarik; eraso honetan bizia galdu du, halaber, herriko mula Abdul Hakimek», zehaztu zuen Helmandeko poliziaburuak. Lekokotasun honi ihardukita, hauxe erantzun zuen ISAFek: «Ikerketa bat abian jarri dugu argitzeko zibilik ba al zen talibanak gerizatu egin ziren etxe batean; gure jomuga izan den etxe horretan, nolanahiere, hogeitamar bat taliban gerizatuta zeuden eta hauetatik gehienak hil dira». Biktima zibilak egon zirela egiaztatuta izaiteari aurrea hartuta, errua gerrillari islamistei egotzi zieten ISAFeko buruek: «Zibilen bizia nahitara arriskuan jarri dute, borrokak piztuta inguru horietan».



BORROKA GOGORRAK URUZGANEN ERE. Helmandeko probintzian ISAFek ustez eginiko sarraski honek sorturiko oihartzunak tapatu egin zituen apur bat, Uruzgango probintzian egunotan dirauten borroken ingurukoak. Han aurrez-aurre daude taliban gerrillari multzoa eta nazioarteko koalizio militarreko partaide diren Herbeheretako militar andana.

Herbeheretako Armadaren buruzagi Dick Berlijn jeneralak Hagan (Herbehereak) atzo egin zuen prentsaurrekoan Shora herriaren inguruetan egunotan gertatu diren guduka gogorren berri eman zuen. Talibanen erasoen gogorraren ondorioz lehengo aste amaieran «egoera larria» izan zutela ziurtatu zuen, baina buelta ematea lortu zutela.Talibanen bi mula hil zituztela zehaztuta,horrekin, gerrillari islamistei «kolpe gogorra» eman zietela esan zuen



Iranen itzal luzea

Afganistanen
Afganistan eta Iranen arteko muga zaintzen duen Poliziak salatu du arma ugari sartzen ari dela Irandik; salaketa bera egiten dute AEBek ere.
a.s.

«Iraneknahi du Afganistanen beste Irak bat egitea», adierazi du deplauki Afganistan eta Iran arteko muga zaintzen duten polizia indarretako buru Rahmatulla Safi koronelak. Salaketa honen berme gisa, poliziaburuak Iranen fabrikatuak izandako tankeen aurkako bost mina erakutsi dizkie kazetariei. Zartagailu hauetan,Irango Iraultza Guardia izkribua ageri da, hain zuzen ere. Safi koronelak zehaztu du, erakutsitako bost mina hauez gain, badela gehiago: «Gure etsaien eskuetan jartzekoak ziren beste arma asko harrapatu ditugu, guztiak Irandik sarraraziak».

Alta bada, Afganistan eta Iran artean 1.166 kilometroko luzera duen muga zaintzeko manupean aski polizia ez duela dio Safi koronelak eta, hortaz, uste du herrialde auzotik arma eta lehergai ugari sartzen direla. Taliban gerrilarien eta Hamid Karzai Afganistango presidentearen agintearen beste etsaien eskuetara iristen direla dio.Hein batean, kontraesana dirudi. Iranen musulman xiitak dira nagusi, eta Afganistanen, sunitak. Safi koronelak iritzi dio, ordea, Teheran prest dela edozeini laguntzeko, bere interes ekonomikoeta geopolitikoen onurako izango den neurrian. «Iranek bere eragina garatu nahi du, gure herrialdean ezegonkortasuna hazita», eman du aditzera.



KONTRABANDOA BAINO ASKOZ GEHIAGO.Lehen aldia da Afganistango segurtasun indarretako goi arduradun batek akusazio hain argi eta zehatzak plazaratzen dituena auzi honen inguruan. Afganistango presidente Hamid Karzaik berak orain dela gutxi egindako adierazpenetan dezente epelago hitz egin zuen: «Ez daukagu inolako frogarik esateko Irango aginteak talibanak armekin hornitzen dituela».

Karzaik hitz hauek aditzera eman zituen, Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa idazkari Robert Gatesek Iranenustezko esku-hartzeari buruzko susmoak agertu ziozkiolarik, Kabulera orain dela gutxi eginiko bisitaldian. AEBek aspaldiko susmoa dute Iran ekintzaile talibanei laguntza ematen ari zaiela, eta neurri irmoak eskatzen dituzte. «Afganistanen harrapatu diren Irandik sarrarazitako arma kopuruak ikusita, oso zaila da sinesteakontrabando hutseko kontua denik hau eta Teherango gobernuak honen berririk ez dezakeela izan», adierazi zuen Gatesek.

Alabaina, Iranek Kabulen duen enbaxadore Mohammed Raza Bharamik akusazio hauek irmo gezurtatu ditu. Talibanentzat Iran etsaia dela frogatzeko, Kandaharren Irango kontsuletxeariberriki eraso egin dioteliki eraso egin izana gogorarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.