'Ahaztu bakoen hilerria', helmugaren atarian

Ahaztu gabekoen hilerria, Hotvillen (AEB). BERRIA / BERRIA.
2012ko azaroaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
NN (no name, izenik bakoak) ezizenez ezagutzen dituzte mugaren iparraldean; No olvidados (ahaztu bakoak) ezizenez, berriz, mugaz hegoaldera. Kaliforniako (AEB) Hotville herriko hilerrian, Mexikoko mugatik 15 kilometro eskasera, amets amerikarra lortzeko bidean hildako ehunka latinoamerikarren gorpuak daude lurperatuta. Lur mortuan iltzatutako egurrezko gurutzeetan ez da hildakoen izenik ageri; Ahaztu bakoa, besterik ez. 700 lagun daude Hotvilleko hilerrian lurperatuta; gehienak paperik barik Mexiko gurutzatu eta AEBetara iritsi diren etorkinak dira. Gutxienez180 eta 280 pertsona artean hiltzen dira urtean Mexikotik AEBetarako muga gurutzatzeko ahaleginean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.