IRAN

Ahmadinejadek «adiskidetasun eskua» luzatu dio nazioarteari

Nuklearraren elkarrizketei eusteko prest agertu da presidente berria

AGENTZIAK - TEHERAN
2005eko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Irango presidente hautatua izanberri den Mahmud Ahmadinejabek mundu zabalean bere kontura sortutako kezkak baretu nahi eta «adiskidetasun eskua» luzatu zion atzo nazioarteko komunitateari. Honek oso gai minberatzat jotzen duen energia nuklearraren garapenaren auzian elkarrizketei eusteko asmoa aldarrikatu zuen Ahmadinejabek, baina argi azalduta «bake helburuak dituen» teknologia hau garatzeko eskubidea dutela.

Iranekiko «etsai jarrerarik» aldarrikatuko ez duen edozein herrialderekin harremanak edukitzeko prest zegoela adierazi zuen presidente berriak. Teheranen emandako prentsaurrekoan, ildo horretan, herrialde arabiar eta musulmanekiko harremanak haztea diplomaziaren «lehentasunetan» egongo dela gaineratu zuen zuen Mahmud Ahmadinejabek. Errepublika Islamikoa 1979an eratu zenetik, harreman nahiko hotzak eduki dituzte herrialde hauek, Iranekin.

«Konbinazio arriskutsua»

Ameriketako Estatu Batuek hartutako jarrerarekin bat, Israelek, aldiz, mundu osoarentzat arriskugarritzat jo zuen Ahmadinejaden hautaketa. «Iranen gaur egun muturreko erlijioaz, suntsipen handiko armaz eta nazioartearekiko zokoratzeaz osatutako konbinazio oso arriskutsu bat dago eta honek guztiak arazo larriak sortuko ditu», adierazi zuen atzo Israelgo lehen ministrorde Shimon Peresek.

Europako Batasunak programa nuklearra bertan behera uzteko eta giza eskubideak errespetatzeko eskatu zion presidenteari: «Hemendik aurrera zer oso adi egon beharko dugu gai horietan zer egingo duen ikusteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.