EGIPTO

Ahmed Nazif teknokrata izendatu dute lehen ministro kargurako

2004ko uztailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ahmed Nazif teknokrata lehen ministro izendatu zuen atzo Egiptoko presidente Hosni Mubarakek. Lehen ministroak hiru eguneko epea izango du orain bere gobernua eratzeko. Ahmed Nazif (Kairo, 1952) informatika injeniaria da eta 1999. urtean Komunikazio eta Informatika ministro izendatu zuten. Denbora tarte honetan lan eskerga egin du herrialdean Internet ezarri eta ordenadoreen kopurua areagotzeko. Lehen ministroaren aurreneko zeregina, dena den, Alderdi Nazional demokrata berritzea izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.