Irakeko inbasioa

Al Jazeera telebista kateak zabaldu duenez Abu Gharib kartzelako 208 preso irakiar askatu dituzte AEBek

Al Jazeera telebista kateak jakitera eman duenez, Abu Gharib espetxeko 208 preso askatu dituzte gaur estatubatuarrek. Kartzela horretakoak dira zabaldu diren tortura irudiak. Bestalde, Bushek tortura salaketak ikertzeko esan du, eta NBEko Giza Eskubideen mandatariak Irakeko Giza eskubideen egoera ikertzeko. Han, borrokak ez dira amaitu, eta AEBetako soldaduek lau irakiar hil dituzte Bagdaden.

2004ko maiatzaren 4a
13:51
Entzun
Al Jazeera telebista kateak AEBetako iturriak aipatu ditu 208 presoren askatasunaren berri ematerakoan. Hala ere, berria ez dute baieztatu oraindik. Kartzela horretan 10.000 preso inguru daudela diote zifra ez ofizialek.

Bestalde, AEBetako presidente George W. Bushek Irakeko presoei egin tortura eta tratu txarrak ikertzeko eskatu du. Ikerketa eginda, ekintza "lotsagarri" horiek egin dituzten soldaduak zigortuak izan daitezen eskatu dio, gainera, defentsa ministro Donald Rumsfeldi.

Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza eskubideetarako goi mandatari Bertrand Ramcharanek berriz, Iraken giza eskubideak errespetatze ote diren edo ez aztertzea agindu du. Hala ere, ikerketa egingo dutenak ez dira Irakera joango, "segurtasun arrazoiak" direla-eta.

Lau irakiar hil dituzte soldadu estatubatuarrek

Borrokak ez dira amaitu iraken, eta gaur, AEBetako soldaduek lau irakiar hil dituzte Bagdadeko ipar-ekialdean, tiroka, irrati kate batek zabaldu duenez. Irrati horren arabera, atzo gauean irakeko auzo baten kontra tiro egin zuten soldadu estatubatuarrek, han, Irakeko erresistentziako kideak ezkutatzen zirela pentsatuta. AEBetako iturrien arabera, berriz, Bagdadeko nazioarteko aireportuan zegoen helikoptero militar bati eraso egin zioten irakiarrek, eta soldaduek tiroz erantzun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.