Pakistan-Al Kaeda
Al Kaeda erakundeko ustezko kide libiar bat hil du Pakistango poliziak
Pakistango poliziak Al Kaeda erakundeko ustezko kide bat hil du gaur, bost ordu luze iraun duen tiroketa batean. Iturri ofizialek diotenez, Al Kaedako ustezko kidea libiarra da. Pakistango Barne Ministerioko bozeramaileak dioenez, erasoa Peshawarren gertatu da, etxe batean ezkutatuta zeuden Al Kaedako kideek poliziei tiroka eraso egin dietenean.
Al Kaedako ustezko kide hila Abdul Rehman dela esan dute agintariek. Pakistango indar armatuek Al Kaedako usteko 450 kide atxilotu dituzte dagoeneko, horien artean erakunde horretako buruetako bat, Khalid Shaikn. Atxilotuetako kide gehienak AEBtara eraman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu