Irakeko inbasioa

Al-Sadren Bagdadeko bulegoa bonbardatu dute AEBetako soldaduek

Muktada al-Sadr buruzagi xiitaren Bagdadeko bulegoa bonbardatu dute gaur soldadu estatubatuarrek, eta iturri ofizialek 16 irakiar hil dituztela zabaldu duten arren, Abdel Hadi al Darji buruzagi xiitak hildakoak hiru besterik ez direla esan du. Bestalde, Kirkukeko errepide batean zihoazen ibilgailua tirokatuta bi atzerritar eta irakiar bat hil dituzte.

2004ko maiatzaren 10a
16:05
Entzun
Gaur gauean Bagdadeko Sadr City auzoa airez erasotu dute soldadu estatubatuarrek. Borroka horietan hiru irakiar xiita hil dituzte, eta lekukoek esan dutenez, eztanda handiak entzun dira. Gainera, gerra hegazkinak hiriaren gainean ibili dira, eta al-Sadrek auzoan duen egoitza guztiz txikitu dute.

Kirkuken, berriz, bi atzerritar eta irakiar bat hil dituzte, tiroka. Hildako atzerritarretako bat hegoafrikarra zen, eta bestea Zelanda Berrikoa. Biek Kirkukeko petroleoari lotutako berreraikuntza enpresa batean egiten zuten lan. AK-47 fusilaerekin erasotu dituzte, eta han bertan hil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.