Irakeko okupazioa

Al Sadren jarraitzaileak armak uzten hasi dira

Lekukoek esan dutenez, Moktada al Sadr buruzagi xiitaren jarraitzaileak armak utzi eta Najafeko meskitaten inguruetatik joaten hasi dira. Lekukoek ez dute zehaztu arma horiek hiriko buruzagiei entregatu dizkioten edo, besterik gabe, gorde egin dituzten.

2004ko abuztuaren 27a
19:28
Entzun 00:00:0000:00:00
Al Sadren jarraitzaileak meskita uzten ari diren bitartean, xiita ugari meskita horren barrura bidean dira. Izan ere, meskita hori xiiten meskitarik sakratuena da. Haien helburua,eguerdiko errezoa Najafeko meskita horretan egitea da, eta bakoitza bere lekua hartzen ari da, bala kaskiloen, hautsitako kristalen eta odol arrastoen artean.

Najafeko meskita errebelde xiiten eta AEBetako soldaduen borroka gune izan da abuztuan. Atzo, gerrilarien buruzagi Moktada al Sadr eta xiiten buruzagi goren Ali al Sistani aiatola bildu egin ziren, eta momentuz behintzat borrokak gelditu egin dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.