Kazetari frantziarrak bahituta Iraken

Al Sadren Mehdi Armadak kazetari frantziarrak aske lagatzeko eskatu du

Moktada Al Sadr imam xiitak gidatzen duen miliziano taldeak, Mehdi Armadak, Iraken bahituta dauzkaten bi kazetari frantziarrak aske uzteko eskatu du. "Kazetariak aske lagatzeak Irakeko herria babesten duen Frantziarekin loturak sendotzeko balioko du", adierazi du Jusef Al Nasseri Al Sadren laguntzaileak.

2004ko abuztuaren 31
11:20
Entzun 00:00:0000:00:00
Nolanahi ere, ez da milizia xiiatek horrelako deialdi bat egiten duten aurreneko aldia. Aitzitik, abuztuaren 13an Erresuma Batuko Sunday Telegraph egunkariko kazetari James Brandon bahitu zutenean eskaera bera egin zuten, eta 24 orduko epean aske utzi zuten bahitzaileek.

Georges Malbrunot eta Christian Chesnot kazetari frantziarrak — Le Figaro egunkariko berriemailea da lehena, eta Radio France eta Radio France Internationalekoa bigarrena— Irakeko Armada Islamistak dauzka gatibu. Aske uztearen truke, eskoletan zapi islamikoa eramatea galarazten duen legea bertan behera uzteko eskatzen diote Frantziako Gobernuari. Hasiera batean, atzo gauerdi arteko epea eman ziote Parisi, baina beste 24 orduz luzatu dute epe hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.